Skip to main content

“20.000 especies de abejas” filmak inauguratuko du apirilaren 21ean Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia

Kultura

Estibaliz Urresola laurdioar zinemagilearen lehen film luzea da. Berlinaleko Sail Ofizialean estreinatu berri dute, eta Sofia Otero aktore basauriarrak antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza irabazi du film horretan egindako lanagatik.

Zinemaldia apirilaren 21etik 28ra bitartean garatuko da Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean, baita hiriko beste agertoki batzuetan ere. Bestalde, aurten Carmen Castillo idazle eta zinemagile txiletarrak jasoko du Zinemaldiaren Saria.