Image

Kultura

All Stories

Antzerkiaren nazioarteko egunaren harira, Gayarre antzokiaren programazio berezia

Martxoak 27an Antzerkiaren nazioarteko eguna ospatzen da, eta horren harira Maialen Marinekin egin dugu hitzordua. Maialen Gayarreko komunikazio arduraduna da eta egun honen ospakizunaren bueltan, Gayarre antzokiak eskaini duen programazioaren berri eman du, horretaz gain, antzokiko publikoa nolako den ere kontatu digu.

Raquel Esparza, Gutun Zuria: “Literatura garaikidearen erreferenteak izango dira Gutun Zuria jaialdian”

Gutun Zuria literatur jaialdia izango da martxoaren 30etik apirilaren 1era Bilboko Azkuna Zentroan. 15. edizioa da honakoa, eta guztira ehunka pertsonak hartu dute parte dagoeneko.

Raquel Esparza jaialdiko programazioa sailaren arduradunak azaldu du 30 jardueratik gora antolatu dituztela, eta aurten, fikzioa, narratiba, saiakera eta eleberria landuko dituztela. Horrez gain, Esparzak nabarmendu du “literatura garaikidearen erreferenteak zein gaur egungo narratibaren ahots berriak” izango direla bertan.

30 sortzaile baino gehiagok hartuko dute parte aurtengo jaialdian, “leku fisiko profesional eta mental ezberdinetatik iritsitakoak”. Bere esanetan, literaturak duen garrantzia nabarmentzea da jaialdi honen helburua, baita liburua lantzeko beste modu batzuk ere, eta baita artearekin duen harremana ere.

Martxoaren 25ean Arabako Bertso Kuadrilla arteko finala izango da Laudion

Aramaioko “Izena pentsau bida”, Gasteizko “Errexala” eta “Katuko muinoak” taldeek finaleko txartela bereganatu zuten. Urtarrilaren 27an hasi zen zazpigarren edizioa eta, bi hilabeteren ondoren, helduko da amaiera. Lau ligatan banatuta 12 saui burutu dira Araban zehar, 3 finalaurreko eta finala.

‘Lau ahizpa magikoak’ filma, martxoaren 24tik aurrera zinema aretoetan

Sheridan Winnen 'Sprite Sisters' liburu-sortan oinarrituriko filmak Sua, Lorea, Itsaso eta Zerua ahizpen abentura magikoak kontatzen ditu. Lau ahizpek trebetasun magikoak dituzte bederatzigarren urtebetetzetik. Horietako bakoitza sua, ura, lurra eta airea lau elementuetako batean da nagusi. Hain justu, film honetan ikusiko dugu Zeruak, ahizpen artean gazteenak, bederatzigarren urtebetetzean, bere trebetasun magikoak ezagutuko dituela. Bada, lau ahizpek elkarrekin Arrosa magikoa salbatu beharko dute.

Komedialdia umore jaialdia bueltan da Gasteizen

"Ikusten duzuna eta dena. Ikusezinaren indarra" lelopean, maiatzaren 2tik 7ra izango da Komedialdia urte honetan. Antzerkiak, kaleak eta herriko denda txikiak ikuskizun eta komedia jardueren protagonistak bihurtuko dira. Jaialdia lau sailetan banatuta egongo da, zenbait jarduera desberdinekin: JardunAldiak, UmoreGuneak, UmoreKalean eta ElkartasunGuneak. Juan Carlos Ortega, Salva Reina, Belen Nevado, Gorka Aguinagalde, Maribel Salas eta Susana Soleto izango dira edizio honetako gonbidatuak. Iazko edizioan 10.000 pertsonek hartu zuten parte, eta aurten zifra hori gainditzea espero da. Jaialdiaren ekimen gehienak doakoak dira, baina ordainpeko emanaldiek 10 eta 15€ arteko kostua izango dute, obraren arabera. Sarrerak Komedialdia webgunean salgai daude jada.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image