Bestalde, Oihane Pereak txapelketari agur esan dio, hirugarren postua lortuta.

Bilboko ikastetxeetan bertsolaritzaren lanketa urteetan zehar egin da. 'Mundu bat bertso' proiektua da horren emaitza. Bilboko udalaren, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta ikastetxeen arteko elkarlanari esker sortu den proiektua.
Helburuak ikastetxeetan ahozkotasuna landu, euskararekin jolasteko aukerak eskaini eta bertsolaritza ezagutaraztea dira. Era berean, ikasleek egindako ekoizpenak jendaurrean plazaratzeko trebetasunak lantzen dira eta horretarako baliabideak ematen dizkiete.
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen 15. irakurketa jarraitua ospatuko da Bilboko Arriaga Antzokian, eta Ramon Saizarbitoriaren 'Martutene' liburua izango du protagonista. Guztira, 200 pertsona baino gehiago bilduko dira, bakoitza liburuko pasarte txiki bat irakurtzera, eta digitalki hartuko dute parte beste 300 pertsona inguruk.