Image

Kultura

All Stories

Zumetaren zeramikazko horma irudia berritzen ari dira Usurbilen, 50 urte betetzean

Mende erdia beteko da aurten Jose Luis Zumetak bere sorterrian zutik den zeramikazko murala sortu zuenetik. Kontserbazio lanak hasiak dira, eta, urtemugaren harira, artistari zein haren obrari lotutako kultur egitaraua ere antolatu dute, elkarlanean, Usurbilgo Udalak eta Zumeta arte estudioak.

Azaldu dute esku hartzea minimoa izango dela, eta obra errespetatuz zein haren jatorrizko elementuak mantenduz jardungo dutela. Apirilean beteko dira hiru urte Zumeta hil zenetik, data horretarako lanak amaitzea espero dutela adierazi dute.

'Irati' filma ikusteko aukera izango da gaur Gasteizen

Bost Goya sarietarako izendatua izan den Paul Urkijoren fantasia mitologikoa otsailaren 14an aurre-estreinatuko da Gasteizen. Bere estreinaldi ofizialaren 10 egun lehenago. Aurre-estreinaldia arratsaldeko 19.30tan izango da Gorbeia zinemetan. Bertan, Paul Urkijo, Eneko Sagardoy eta Edurne azkarate izango dira. Euskarazko bigarren film luze honekin, Paul Urkijo generoaren egilerik nabarmenetako bat bihurtu da.

Irati Agirreazkuenaga, kultur aditua: “Nobedadez beteta dator aurtengo ‘Lautan hiru’ jaialdia”

Otsaileko kultur eskaintzari erreparatu diogu Irati Agirreazkuenagarekin. Antzerkigintzari dagokionez, Bilbon ospatuko den ‘Lautan hiru’ jaialdia izan du hizpide, eta otsaileko ostegunetan antzezlan txikiak eskainiko dituzte Bilboko alde zaharreko espazio desberdinetan. Antzerkigintzari espazio berriak irekitzea, eta kultur zaleei aukera berriak zabaltzea da jaialdiaren helburua.

Gasteizen ‘Enpatia’ lelopean ospatuko den Umbra Light jaialdiaz ere mintzatu da, eta formatu handiko arte eskulturak, eta nazioarteko artistek egindako proiekzioak izango dira protagonista: “Hainbat artistak ibilbide artistikoa proposatuko dute hirian, argi-ilunekin jolastuz”. Gaur hasiko da, eta ostiral arte iraungo du.

Bira kulturguneak eta Bilboko Zenbat Gara elkarteak antolatutako ‘Oraina kontakizun’ jardunaldia ere izango da datozen egunetan, eta errelatoaren eta kontakizunaren inguruan hausnartuko dute. Bertan izango dira Harkaitz Cano, Lorea Agirre, Mari Luz Esteban, Lur Albizu, Jule Goikoetxea, Maialen Lujanbio, Txabi Landabidea eta Katixa Agirre, Galder Perez eta Goizalde Landabaso kazetariek gidatuta.

Kepa Junkera musikaria omentzeko kontzertua egingo dute martxoaren 9an, Arriaga antzokian

SGAE Fundazioak Kepa Junkeraren aldeko kontzertua antolatu du. Junkeraren 30 urtetik gorako ibilbidearen oroigarri izan nahi du emanaldiak. Kepa Junkera bera izan da aurkezpenean eta aurretiaz eskerrak eman nahi izan dizkie kontzertura joateko asmoa dutenei.

Oholtza gainean egongo dira Oreka TX, Sorginak, La Cobla de Sant Jordi, Amak, Dulce Pontes, Lucía Lacarra, Matthew Golding, Xabier Amuriza, Tapia & Leturia, Ibon Koteron, Josune Arakistain, Xabi Aburruzaga eta Eliseo Parra. Halaber, dantza ere izango da ikuskizunean, Kukai Danza taldearen eta Lucia Lacarra dantzariaren eskutik, besteak beste.

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: “Nortasun eta izaera propioa du Sutan taldeak”

Sutan taldearen 2. diskoa ezagutzeko aukera izango da aste honetako Musika Zuzenean saioko protagonista.


Koldo Otamendi saioaren aurkezlearen hitzetan, ska-rock doinuak landu zituzten lehen diskoan, baina 2. diskoa musikalki “irekiagoa” dela dio. Esne Beltza, Betagarri edota Obrint Pas taldeak dira beren erreferenteak, baina Otamendik azpimarratu du “nortasun eta izaera propioa” dutela.


Durangoko Ahotsenean izan ziren pasa den abenduan, baina matxoaren 14an aurkeztuko dute diskoa, Bilboko Kafe Antzokian: “Hori izango da disko berriaren debut ofiziala”.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image