Festibalaren aurkezpenean iragarri dute antolatzaileek atzerapena, pandemiaren aurkako neurriek aurreikusitako datetan ospatzea galarazi baitute. Hala ere, ospatu egingo dela eta presentziala izango dela ziurtatu du jaialdiaren zuzendaritzak.
Udalbiltzak “Geuretik sortuak” artistentzako beka deialdia zabaldu du. Zinemagile, antzerki konpainia eta idazleei zuzenduta dago beka eta hautatuek euren bizilekua ez den herri batean hiru astera bitarteko egonaldia egin ahal izango dute. Euskaraz sortutako proiektuak bultzatzeko asmoz eta sormena eta herrietako idiosinkrasia uztartzeko helburuarekin jarri dute martxan deialdia.
2020ak ekarri dituen galera handien ostean, munduko jaialdirik garrantzitsuena berreskuratuko du zinemak hasi berri den 2021 honetan. Cannes-eko zinema jaialdiaren zuzendaritzak baieztatu du 74. Edizioak aurreko urteetako formatu handia berreskuratuko duela. Hain zuzen, maiatzaren 11tik 22ra dago aurreikusita Cannes-eko hitzordua, baina egoerak behartuko balu, udan ospatzeko aukera ireki du antolakuntzak.
Azken bost urteotan idatzitako poemak bildu ditu Baionako idazleak eta azaldu duenez, bi ardatz ia kontrajarri ditu bildumak: Eztitasuna eta suntsiketa, bizi dugunaren isla den dikotomia bat, bere aburuz.Balea zuria etxeak argitaratu du lana.
Gorabehera handiak ekarri ditu koronabirusak kulturan ere eta sortzaile, ekoizle, programatzaile eta kulturan ari diren eragile guztiek, zaleek barne, oroituko duten garaia izango da. Krisietara ohitutako sektoreak erantzuten jakin du askotan eta baikortasunerako arrazoiak eman ditu zenbaitetan, baina horrek ez du egoeraren larritasuna estali.
Sormena eta objektu berrerabilien ikerketa oinarri duen Birsortu Donostialdea proiektua sortu dute Emaus fundazioak eta Hik Hasik elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Zuzendaritzarekin lankidetzan gauzatuz. Iaz Arrasaten hasi zuten bideari jarraipena eman diote, enpresen hondakinak baliatuta, sormenean berrerabiliz.
Pandemiak dena astinduta ere, hasierako asmoei eutsiko diete Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, eta Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoek diseinatutako proiektuaren lanak 2021eko udazkenean abiatuko dituzte.
Eskualdeko herrietako kondaira tradizionalak bildu, horietako bakoitzarekin kantu bat osatu eta kontakizunak zein horiek laguntzeko ilustrazioekin batera eman dute argitara. Emaitza 10 ipuin, 10 ilustrazio eta 10 abestik osatutako bilduma da.
asteburuan Ahotseneari ireki dizkio ateak Sormene Galdakaoko Sorkuntzen plazak. Iragan astelehenean hasita eta igandera arte, hamaika sortzailek hartu dute Galdakaoko Torrezabal kultur etxea eta Euskal Herriko zein kanpoko kulturzaleen etxeak, streaming bidez eskainitako emanaldiei esker.