Image

Kultura

All Stories

‘Mavka Basoaren Zaindaria’ filma, zinema aretoetan

Mavkak, basoko arimak, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean. Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka baso sorgindu honen zaindariak basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Orduan Lucas ezagutzen du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egiten dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Zuk uste Mavkak basoa salbatu ahal izango duela? Ikusi zinemetan!

Koldo Otamendi: “Giro elektronikoek gora egiten dute Benizze egitasmoan”

Benizze izango da gaurko Musika Zuzenean saioko protagonista, eta gurekin izan dugu Koldo Otamendi saioko aurkezlea.
Montauk taldetik dator Benizze egitasmoaren atzean dagoen Beñat Goitia, eta Otamendik nabarmendu du badirela talde horren “musika geruzak, kapak eta atmosferak, bera zelako talde horren sortzaile nagusia”. Nolanahi ere, Otamendik azpimarratu du badirela bestelako elementuak ere: “Bakarka taularatzen da, kantuak berak egin ditu bere etxean, ahotsak landu ditu, eta sekulako lana egin du. Oso eremu ezberdinak ukitzen ditu kantuetan, eta Benizzen giro elektronikoek gora egin dute”.
Hainbat kolaborazio izan ditu, eta diskoan parte hartu dute Garik, Ruper Ordorikak eta J Martinak. Lehen biak euskal musikagintzako erreferente nagusiak dira berarentzat, eta oso ondo uztartzen ditu bere kantuetan. J Martinaren kasuan, Otamendik nabarmendu du gaur egungo musika ildo berri baten tendentzia suma daitekeela talde horrekin egindako kolaborazioan.

Irati Agirreazkuenaga, kultur aditua: “Gizartearen eta poesiaren arteko lotura sortzea da ‘Poetak maiatzean’ jaialdiaren helburua”

Datozen hilabeteetako kultur proposamenak ekarri dizkigu Irati Agirreazkuenaga kultur adituak. ‘Poetak maiatzean’ jaialdiaren 11. edizioa ospatuko da maiatzaren 2tik 28ra, eta bere helburua poesia hedatzea eta gizartearen eta poesiaren arteko loturak sortzea da. Ukitu Arte elkarteak antolatu du, eta poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketa, dantza, erakusketak eta denetariko ekitaldiak izango dira, adin guztietara bideratuak eta kalean bertan.
Hirugarren urtez, Señora bertso sariketa antolatu dute zenbait bertsolari eta bertsozale feministak. Maiatzaren 6an hasiko da Bilbon, eta, haren ondotik, Erratzun (Nafarroa) jokatuko da bigarren eta azken kanporaketa, hilaren 13an. Finala Oñatiko (Gipuzkoa) Verduri Hall gaztelekuan izango da, maiatzaren 27an.
Maiatzaren 5tik 7ra izango da, bestalde, aurtengo Literaturia jaialdia Zarautzen. Jon Benito idazlearen manifestuarekin hasiko dute, eta ondoren, Azken Oturuntza emanaldia eskainiko dute Leire Vargas, Oihana Arana, Aner Eukitze eta Haizea Aranak. Asteburu osoan, liburu aurkezpen, mahainguru eta hainbat ikuskizunez gozatu ahal izango da bertan.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image