Arduradunek eman dute erabakiaren berri iragan aste bukaeran, azaldu dutenez, bertaratzeko oinezko pasabidea erabilgarri egon eta COVID19ak bisitarien fluxu nahikoa ahalbidetzen duen arte egongo da itxita.
Maiatzerako zegoen aurreikusita jaialdiaren 74. Edizioa baina pandemiak atzeratzera behartu du. Iragan urtean bertan behera geratu ostean aurrez-aurreko jaialdia, 2021ean publikoarekin ospatuko zela agindu zuen antolakuntzak eta horretarako maiatzean jarri zuen data. Koronabirusaren bilakaerak, aldiz, atzeratzera behartu du munduko zine jaialdi garrantzitsuenetarikoa dena. Hain zuzen, uztailaren 6tik 17ra ospatuko dela iragarri dute.
Sortu eta Play webgunea eta Youtube kanala sortu dute Game Erauntsia elkarteak eta Eusko Ikaskuntzaren asmoz Fundazioak. Euskarazko Youtuber eta Streamer gehiago sortzea du helburu ekimenak eta ikus-entzunezko edukiak sortzeko laguntza eskainiko dituzte webgunean zein youtuben.
Konstituzio Auzitegiak onartu gabe utzi zuen Hasel-en azken helegitea eta horrek bederatzi hilabeteko espetxe zigorra berretsi zuen, hain zuzen, terrorismoa goratzeagatik eta koroaren eta segurtasun indarren aurkako irainegatik. Aurretik indarrean zuen beste bi urteko zigorrari gehituta, espetxera eramango dute Hasel.
Itziar Ituño hamaika herrialdetan ezaguna. Beti hara eta hona ibili da. Batez ere La casa de papel telesailak nazioartean izan duen arrakastaren ostean zabaldu da aktorearen ospea ere. Gaur gurekin izan dugu, Hamaika Telebistan, telematikoki, bera Madrilen baitago une honetan.
Euskarazko sailan irabazi du aurten, 2003 eta 2007 urteetan gaztelerazko testuekin lortu ostean. "Kill, Kerra. Karma" lanarekin erdietsi du saria eta Bilboko Lautan Hiru teatro txikiko antzerki jaialdian egingo da obraren irakurketa dramatizatua, martxoaren 4an Bilboko Biran.
Bilboko Goienkaleko 12. zenbakian sortua, oso gazte hasi zen musika ikasten eta konposatzen. 20 urterekin zendu zen Parisen eta ordurako lan ugari zituen sortuak.
Euskarak gero eta bide gehiago irekitzen jarraitzen du musika munduan eta belaunaldi gazte batek munduan puri-purian dauden musika estilo urbanoak euskara ekartzen hasiak dira. Horren ereduetako bat da S T R talde bizkaitarra. Boskoteak trap musikan oinarritzen du bere sorkuntza eta dagoeneko hiru single kaleratu dituzte. Iker Villa abeslarietako batekin izan dira Artekaleko lankideak.
Tabakalerak Euskara nazioartekotzea, arte garaikidea profesionalizatzea, artisten arteko sareak sortzea eta sorkuntzarako baliabideak herritarren esku uztea izango du helburu 2021ean. Aurtengo programazioaren aurkezpena egin dute arduradunek eta bertan iragarri dituzte urte berrirako duten asmoa. Laburbilduz, erakusketa zentroaren izaeratik harago egin nahi dutela azaldu du guneko zuzendari Edurne Ormazabalek