Kultura

All Stories

Koldo Otamendi: 'Binilo diseinu ederra eta barnean liburuxka dakar Reggaean Jarrai bildumak'

Musika Zuzenean saioa bueltan da, ostegunero legez. Oraingo honetan euskal reggae eszena ekarriko du lehen lerrora saioak; 'Reggaean jarrai' bilduma aitzakitzat hartuta. PANTX Records kolektiboak bultzatutako lana; 14 euskal musika taldeen eta beste hainbeste kolektiboen parte hartzearekin aurrera egin duena. Euskal Herriko reggae eta ska eszena indartsuaren erakusle gisa definitu du Otamendik.

Betiko kantak eta berriak, bueltan da Delirium Tremens 'Hordago' diskoarekin!

Delirium Tremens bueltan da! 2019ko neguan taldeko kide izan zen Iñigo Muguruzaren omenaldiak piztu zuen itzuleraren sua eta geroztik, isilpeko lanean aritu da Mutrikuko banda. Sei urteko musika bidea egin zuen taldeak, 1985etik 1991ra, diskoak eta eta zuzenekoak uztartuz.

Itzulera ez dute esku hutsik egin, ‘Hordago’ diskoa kaleratu dute, zortzi kantu berrirekin. Haritz Harregi estudioetan grabatu dute disko berria. Delirium tremens taldearen letrak beti izan dira bereziak. Egun taldekideek bizi dituzten garaietara egokituta, letra berriak sortu eta betiko kantu bereziak ere mantendu dituzte.

Maiatzaren 28an hartuko du taldeak BEC guneko agertokia milaka lagunen aurrean, Des-kontrol eta Mc Onak taldeekin batera. Datozen hilabeteetan ere zuzenean ariko da Mutrikuko banda. Azkena Rock jaialdia, Euskal Herria Zuzenean eta Hatortxu rock hitzartuak dituzte dagoeneko.

Ikus erreportajea osorik, nahieran hamaika.eus-en edo YouTuben.

Tragedia eta hura gainditzea, Euskadiko Orkestraren denboraldi berriaren ardatz

Euskadiko Orkestraren 2022-2023 denboraldiak tragediatik hura gainditzera garamatza musikaren eta haren adibide handien bitartez: Shostakovitxeren gordintasuna, Txaikovskiren mamuak, Brucknerren sinfoniarik handiena edota Carl Orffen lanik ospetsuena. 

Shostakovitxek 8. Sinfonian azaleratzen duen tragediak emango dio abiapuntua denboraldiari. "Lan hori 1943. urtean sinatu zuen, eta Bigarren Mundu Gerran izandako milioika hildakoek eragin zioten zirrararen emaitza da. Shostakovitxek emango dio amaiera, halaber, 15. Sinfoniaren bidez; tragedia gainditzea begiztatzen da bertan, baikortasuna baitario 1971n idatzitako lanari", adierazi dute.
Hoprrez gain, Pandemiagatik bertan behera utzitako hainbat egitasmo berreskuratuko ditu, Carpenterren Mamu kantak lanaren estreinaldia, esaterako. Ohi bezala, euskal konpositoreen obrek ere protagonismoa izango dute egitarauan: Ramon Lazkanoren eta Zuriñe F. Gerenabarrenaren lan bana bildu dituzte programaziora, besteak beste.

Gutxitan interpretatutako lan "bitxiak" ezagutzera ere emango ditu. Hala nola Adamsen ‘Doctor Atomic Symphony’ lana, bai eta Euskal Herrian oso ezagunak ez diren Veprik eta Dzenitis musikagileen lanak ere, besteak beste. 

Zuia, Gospel nazioarteko topaketaren egoitza

Maiatzaren 20an, 21ean eta 22an Zuia Gospeleko nazioarteko topaketaren egoitza izango da. Zuia Gospel Camp lehen edizioa antolatu da Zuiako Udalaren eta Ramón Escalé musikariaren eskutik. Ekitaldi berezi eta bakar honen bidez, jatorri desberdinetako kulturen arteko bizikidetza helarazi nahi da. Gospelaren arima Arabatik barrena zabaltzeko, nazioarteko irakasleek emango dituzte tailerrak eta masterclassak. Halaber, publiko zabalarentzat beste kontzertu eta jarduera batzuk antolatuko dira. Musika eta bizikidetza protagonista izanik, hiru egunez Zuian Gospel munduan sakontzeko aukera egongo da.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image