
Kirola
All Stories
Euskal Herria eTxapela FIFA21 txapelketa abiatu du EH Kirola erakundeak Game Erauntsiarekin elkarlanean. Lehiaketaren izen ematea urriaren 31ra arte dago zabalik. Finala abenduaren 3an jokatuko da, Euskararen egunean; eta Hamaika Telebistan jarraitu ahalko da zuzenean.
Adin guztietako segalariak bildu dira Mugertzako zelaietan. 16 urte baino gutxiago dituzten 15-16 gaztetxo, 6-8 emakume, eta Euskal Ligako lehen hiru gizon-emakume bikote mistoak, aritu dira txanda librean.
Eibarko Astelehenak azkenekoz ikusi du asteburu honetan Aimar Olaizolaren partidu bat. 'Katedralean' aritu da goizuetarra igande honetan eta omenaldia egin dio Aspe enpresak atarikoan. Gero ezin izan du garaipenik eskuratu Eibarren jokatutako 81. partiduan, 22-11 galdu du Albisurekin batera Rezusta eta Irribarriaren aurrean. 4 t'erdiko partiduan, bestetik, Altuna III.ak kostata irabazi dio Elordiri, 22-17.
Realaren emakumezkoen taldea Espainiako Ligako lider jarri da laugarren jardunaldian Real Madril mendean hartuta. Natalia Arroyok gidatutako taldeak 0-1 irabazi die madrildarrei, Nerea Eizagirrek penaltiz sartutako golari esker.
Athleticek Valentziari irabazi dio 1-3, eta Alavesek eta Eibarrek Atletico Madrilen eta Levanteren aurka galdu dute, hurrenez hurren.
Ostiral honetan hasiko dira norgehiagokak eta 12 pilotari ariko dira azaroaren 14ko finalean txapela janzteko lehian. Zaleena, aldiz, ez da txapelketara bueltatuko den aldagai bakarra, egutegia ere ohikoa izango da, eta final laurdenetako ligaxka berreskuratuko du aurtengoak.
Etxetik kanpoko bigarren partidan denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten gorritxoek eta zortzi puntu dituzte dagoeneko. Ostegunean Betisen aurka lehiatuko dira Sadarren.
- Estatutuen aldaketa eta CVC funtsarekiko akordioa onartu ditu Osasunak
- Arraun Lagunak eta Santurtzi, Kontxan irabazle
- Emakumezkoen sailkapen estropadak irekiko du Kontxako Bandera
- Osasunak bana berdindu du Numanciaren aurkako lagunartekoan
- Azken unean erdietsi du garaipen baliotsua Osasunak
- Euskal pilota goi mailako kirola izateari utz diezaioke Frantziar Estatuan