Kirola

All Stories

Euskadiko Futbol Federakundearen lehendakari izateko hautagai bezala aurkeztuko du bere burua Lertxundik

Koikili Lertxundi Athletic Club-eko jokalari ohia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Euskadiko Futbol Federakundearen lehendakari izateko hautagai bezala aurkeztuko du bere burua; Federakundearen lan lerroak, erronkak eta helburuak azaldu ditu. Horien artean lehentasunezkoa da ofizialtasuna bilatzea, urteetako borroken ondoren, aurreko abenduaren 15ean egin zuten ofizialtasun eskaria FIFA eta UEFAren aurrean.

Realak Kopako final zortzirenetarako txartela eskuratu du, Kordobari 0-2 irabazi ostean

Errelak 0 eta 2 irabazi dio Kordobari eta Kopako final zortzirenetarako txartela eskuratu du. Bi golak William Josek egin ditu 57 eta 84. minutuetan. Brasildarraren azken ekarpena izan da elastiko txuriurdinarekin, Wolwerhamptonera joango baita. Azpimarratzekoa da Asier Illarramendi zelaira bueltatu dela, lesio baten ondorioz 16 hilabete geldi egon ostean.

Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du Superkopako finala igandean

Athleticek Malagako Rosaleda zelaian Real Madrili 1-2 irabazi zion bart, eta beraz, Superkopako finala jokatuko du igande gauean Bartzelonaren aurka. Itsasora begira, Eztizen Duke arraunlariak itzultzea erabaki du. Ikasketak zituen lehentasun. Orain berriro ere arraunari ekin dio. Beraz, itsasoarekin lotuta beste behin Arraun Lagunaken.

Errealak ez du Superkopako finalerako txartela lortu

Errealak penaltietan galdu zuen atzo Superkopako finalerako txartela. 120 minutu bikain egin ostean txuriurdinek ezin izan zuten gaua borobildu eta Bartzelonak gainditu egin zituen 11 metrotatik. 

Imanol Alguacilen estiloari so, lehen minututik joko alaia eta presio altua egin zuten donostiarrek. Joan etorriko partidan, Bartzelonak egin zuen lehen gola; pase azkarrez jositako jokaldian, Franki De Jongek baloia sareratu zuen. Errealak ez zuen amore eman eta bigarrren zatia hasi eta berehala, Oiarzabalek banakoa egin zuen penaltiz.  Partida luze joan zen, eta banakoa mantendu zen markagailuan. Luzapenean abaguneak izan zituen Errealak, baina Ter Stegen Bartzelonako atezainak maisutasunez gelditu zituen. Penaltietan ere ezin izan zioten Ter Stegen erraldoiari aurre egin; Errealak lehen hiru penaltiak huts egin zituen eta ezinezkoa izan zitzaion finalerako txartela lortzea.

Alavesek Machin kargutik kendu du eta Asier Garitano Huescatik gertu dago

Kiroletan, Alavesek Pablo Machín entrenatzaile kargutik kendu du. Ezustean hartutako erabakia da baina zuzendaritzak talde gasteiztarraren norabidea aldatzeko asmoz egindakoa. Gaurkoan, Javi Cabellok zuzendu du arabarren lan saioa eta Alavesek entrenatzaile berriaren izena iragarri bitarte hala izaten jarraituko du. Itxura guztien arabera, gasteiztarrek Abelardo Fernandezen itzulera nahi dute. Bestetik, Alavesen ezagun zahar batek, Asier Garitanok hain zuzen ere, Huescaren teknikari berria izatetik gertu dago.

Iraia Iturregi Athletic-eko entrenatzaile izendatu dute

Kiroletan, Athletic-ek Iraia Iturregi entrenatzaile gisa aurkeztu berri du: Zuri-gorrien bolada txarraren ondorioz, dagoeneko bederatzi partida eman baitituzte garaipenik lortu gabe, Loiukoak Angel Villacamparen postua hartuko du eta lehen taldea zuzentzen duen aurreneko emakumezkoa izango da. Bere aurreneko erronka, igande honetan bertan, Eibarren aurkaka Lezaman jokatu beharreko derbian izango du.
hamaika telebista

Image