Kirola

All Stories

Alex Txikon: 'Enpatia eta energia berriztagarriak ardatz ditu ANWAR dokumentalak'

Alex Txikon protagonista duen ANWAR film dokumentalaz hitz egin digu alpinista bizkaitarrak. Estreinua larunbatean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. Nepal, Sierra Leona eta Pakistanen filmatua, Txikonek Nepalen egindako espedizioan murgilduko gaitu; ANWAR Argiz Betea bezala itzuli daiteke; izan ere, autonomia energetikoa da espedizioaren ardatza; eguzki-panelak energia-iturri bakar gisa erabili direlako EKI fundazioaren eskutik.

"Tour txiki bat" izango da aurtengo Itzulia

Roberto Laiseka Euskal Herriko Itzuliaren zuzendari teknikoak adierazi du "Tour txiki bat" izango dela aurtengo lasterketa. Sei etapetatik lautan aldapan gora amaituko dute txirrindulariek. Ia 900 kilometro osatu beharko dituzte Hondarribian apirilaren 4an hasi eta Arrateko gainan apirilaren 9an amaituko den lasterketa gogorrean. Pello Bilbao eta Ion Izagirre euskaldunak arituko dira.

Lau euskal kirolari arituko dira Pekingo Neguko Joko Olinpikoetan

Igandera arte itxaron beharko dute Pekingo Neguko Olinpiar jokoetan lehiatzera doazen euskaldunak. Hilaren 6an ekingo diote txapelketari, hain zuzen, lehen olinpiadak biziko dituzten Manex Salsamendi eta Adur Etxezarreta eskiatzaileak. Imanol Rojok hirugarrenak ditu eta 20 onenen artean sartzeko ametsarekin bidaiatu du Pekinera. Lucas Eguibar snowboardeko munduko txapeldunak dominaren lehian egon nahi du.

2023ko Frantziako Tourraren euskal etapen xehetasunak eman dituzte Gasteizen

2023ko Frantziako Tourrak Euskal Herritik egingo dituen hiru etapak aurkeztu dituzte Gasteizko Europa Jauregian. Tourraren 110. edizioa Bilbotik abiatuko da datorren urteko uztailaren 1ean. Ekitaldira Iñigo Urkullu lehendakaria, Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendaria, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako alkateak eta beste agintari eta txirrindularitzaren munduko hainbat ordezkari izan dira; tartean, Joseba Beloki, Agurtzane Elorriaga eta Txomin Perurena.

Eurokopako lehen kanporaketari ekingo dio Lointek Gernikak Malosten

Eurokopako kanporaketen faseari ekingo dio Lointek Gernika Bizkaiak gaur arratsaldean Cukurova talde turkiarraren aurka. Multzoen fase zaila izan dute bizkaitarrek eta bi norgehiagoka irabazita hirugarren sailkatu da Mario Lopezen taldea. Horiek horrela, multzoburu bat egokitu zaio Gernikari lehen kanporaketan, aurreko fasean lehia guztiak aise irabazi dituen Cukurova taldea, hain zuzen. Joaneko partida Malosten jokatuko dute gernikarrek.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image