
Kirola
All Stories
Xabi Martinez de Antoñana kirol kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Asteburuko euskal taldeen Ligako partidak aztertu ditugu berarekin. Eibarrek Villarrealen aurka 3-1 galdu ostean, eta dagoeneko 10 partida daramatza segidan irabazi gabe; etorkizuna, beraz, geroz eta ilunagoa du. Martinez de Antoñanak dio taldeari "zortea falta" zaiola, eta taldeak golak egiteko aukerak badituela.
Osasunak berdindu egin zuen Valladoliden aurka, eta beste puntu bat lortuta, hamairugarren postuan kokatu da, Valladolid baino hiru puntu gehiagorekin. "Osasunarentzat oso garrantzitsua da puntu bat lortzea, pixkanaka-pixkanaka aurrera egiten ari delako, eta jaitsiera postuetatik aldentzen ari delako". Beraz, kazetariarentzat "positiboa" da taldeak emandako urratsa.
Txuri-urdinek garaipen baliotsua lortu zuen Tenerifen, zuri-gorriek bana berdindu zuten Lezaman Huelvako Sporting-en kontra eta, azkenik, Eibarrek porrota pilatu zuen Madrilen.
- Naiara Diez: euskal saskibaloiaren azken ikurretako baten agurra
- Athletic esku hutsik bueltatu zen Wanda Metropolitanotik
- Lointek Gernikak play-offetarako txartela eskuratu du jada
- Kopako euskal finalera begira: Realak elastiko berria, Athletic-ek itxuraldatutako autobusa
- Eibarrek dinamika irauli behar du jaitsiera postuetatik ateratzeko
- Olympiacos mendean hartu ostean, Baskoniak Euroligako Top8-ra begira segitzen du