Image

Kirola

All Stories

Lau euskal kirolari arituko dira Pekingo Neguko Joko Olinpikoetan

Igandera arte itxaron beharko dute Pekingo Neguko Olinpiar jokoetan lehiatzera doazen euskaldunak. Hilaren 6an ekingo diote txapelketari, hain zuzen, lehen olinpiadak biziko dituzten Manex Salsamendi eta Adur Etxezarreta eskiatzaileak. Imanol Rojok hirugarrenak ditu eta 20 onenen artean sartzeko ametsarekin bidaiatu du Pekinera. Lucas Eguibar snowboardeko munduko txapeldunak dominaren lehian egon nahi du.

2023ko Frantziako Tourraren euskal etapen xehetasunak eman dituzte Gasteizen

2023ko Frantziako Tourrak Euskal Herritik egingo dituen hiru etapak aurkeztu dituzte Gasteizko Europa Jauregian. Tourraren 110. edizioa Bilbotik abiatuko da datorren urteko uztailaren 1ean. Ekitaldira Iñigo Urkullu lehendakaria, Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendaria, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako alkateak eta beste agintari eta txirrindularitzaren munduko hainbat ordezkari izan dira; tartean, Joseba Beloki, Agurtzane Elorriaga eta Txomin Perurena.

Eurokopako lehen kanporaketari ekingo dio Lointek Gernikak Malosten

Eurokopako kanporaketen faseari ekingo dio Lointek Gernika Bizkaiak gaur arratsaldean Cukurova talde turkiarraren aurka. Multzoen fase zaila izan dute bizkaitarrek eta bi norgehiagoka irabazita hirugarren sailkatu da Mario Lopezen taldea. Horiek horrela, multzoburu bat egokitu zaio Gernikari lehen kanporaketan, aurreko fasean lehia guztiak aise irabazi dituen Cukurova taldea, hain zuzen. Joaneko partida Malosten jokatuko dute gernikarrek.

Emakume futbolariek ez dute greba baztertu profesionalizazioaren blokeoa dela eta

Espainiako emakume futbolariek euren jardunaren profesionalizazioan dagoen blokeo egoera salatu dute aste honetan. AFE futbolarien sindikaturen egoitzan egin zuten bilera eta ostean prentsaurrekoa eman zuten egoeraren berri emateko eta ez dute baztertu jokalariak grebara deitzea aurrerapausorik egon ezean.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image