
Kirola
All Stories
Ostegunean. maiatzaren 5ean, zabalduko da 57. Behobia-Donostian parte hartzeko izen emate orokorra. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten parte hartzea 30.000 korrikalaritara mugatuta egongo da. Internet bidez eman beharko da izena.
Emakume futbolariak profesional aritzeko ahalegin handia egin ostean, entrenatzaile lanak alde batera utzita, Emakumezkoen Ligako presidentea izateko hautagaitza aurkeztuko duAinhoa Tirapuk. Emakumea Ardatz elkarrizketa seriean luze eta zabal aritu da Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin.
Martxoaren 19an Parisen hil zuten Federico Martin Aramburu errugbilari ohiaren ehorzketak iragan dira larunbatean. Frantziar poliziak eskuin-muturreko kide ezagun baten bila dabil, hilketaren egileetako bat delakoan.
Roberto Laiseka Euskal Herriko Itzuliaren zuzendari teknikoak adierazi du "Tour txiki bat" izango dela aurtengo lasterketa. Sei etapetatik lautan aldapan gora amaituko dute txirrindulariek. Ia 900 kilometro osatu beharko dituzte Hondarribian apirilaren 4an hasi eta Arrateko gainan apirilaren 9an amaituko den lasterketa gogorrean. Pello Bilbao eta Ion Izagirre euskaldunak arituko dira.
- Lau euskal kirolari arituko dira Pekingo Neguko Joko Olinpikoetan
- Court, Williams eta Graf, Nadalen gainetik
- 2023ko Frantziako Tourraren euskal etapen xehetasunak eman dituzte Gasteizen
- Unerik onenean esnatu da Lointek Gernika Eurokopan
- Eurokopako lehen kanporaketari ekingo dio Lointek Gernikak Malosten
- Gisasola eta Vicente txapeldun Sherpa Ai aizkolari txapelketa nagusian