
Kirola
All Stories
Uztailaren 10ean Ironman-a Gasteizera itzuliko da eta, gainera, distira osoz egingo du ibilbidea berriro ere hirigunetik igaroko baita.
2022ko Ironmanaren lehen zatia igeriketakoa izango da eta Uribarri-Ganboa urtegian 3,8 km egin beharko dituzte igerian. Jarraian, bizikleta iritsiko da, 180,2 km-rekin. Hiri inguruan dauden herriak zeharkatuko ditu hiru itzulitan, eta tarte batean, gainera, “Done Jakue Bideko” zati bat egingo dute triatletek. Triatloia amaitzeko, 42,2 km egin beharko dituzte korrika Gasteizko erdigunean, Erdi Aroko hirigunearen inguruan. Helmuga Plaza Berrian egongo da.
Bigarren urtez jokatu dute finala Tolosako zezen plazan, aurten ordea bikote bat gehiagorekin.
Bikoteak: Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz, lehenak Garazi Arruti eta Lucia Orbe, bigarren Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi, hirugarrenak.
Frogak:
- 63 kiloko bola hogei aldiz altxatu.
- 250 kiloko harriari tiraka bi plaza osatu.
- 45 ontzako bi enbor moztu.
- 25 kiloko txingekin sei plaza osatu.
- Plazari birak emanez bi kilometro korrika egin.
Xabi Berra antiguotarrak Las Vegaseko hyrox fitness txapelketan parte hartu du. Lasterketa berri honetan, 8 indar proba eta 8 km korrika konbinatzen dira. Denboraldian zehar ekitaldiak antolatzen dira, eta edonor lehiatu daiteke aldez aurretik sailkatu gabe.
Santa Monikatik, Xabier Berrak "esperientzia izugarria" izan dela azpimarratu du, eta bide batez, eskerrak eman die Denontzat gimnasioari, Ismael Mateo entrenatzaileari eta bere familiari.
Joan Peñarroya da Baskoniako entrenatzaile berria. Bi denboraldirako kontratua izango du kataluniarrak. Valentziaren aulkian aritu da sasoi honetan, eta ACB ligako final-laurdenetako kanporaketan galdu egin zuen orain bere taldea izango denaren aurka.
- Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko 17. mendiko bizikleta ibilaldia Legazpin
- Gasteizera bueltatu da Emakumearen Lasterketa
- Hindleyk irabazi du Italiako Giroa; Carapazek eta Landak osatu dute podiuma
- Alberto Aierbe: 'Korrikalariek dena eman dute Zegama-Aizkorri lasterketan'
- Jornetek eta Brinkmanek markak hautsi dituzte Zegama-Aizkorrin
- Unai Laso, buruz buruko txapelduna