Skip to main content

Zuiako Duatloiaren III. edizioak 600 partaide biltzea espero du

Kirola

Apirilaren 1ean ospatuko da Zuiako Duatloia eta asteburu osoko egitaraua prestatu dute herrian. Gauean afaria egingo da eta 22.00etan Hotel Ruido taldeak kontzertua eskeiniko du Murgiako Udaletxeko plazan. Igandean duatloi txikia egingo da 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat.