Skip to main content

Zigor Etxeberria, Eraman Jai Alai: "Orain arte banatuta egon dira Iparraldeko eta Hegoaldeko txapelketak eta hori oztopo izan da kirol honek aurrera egiteko"

Kirola

Bidasoaz iparraldeko eta hegoaldeko pilotaleku eta txapelketa prestigiotsuak batuko dituen «Jai Alai League» sortu dute, eta Zigor Etxeberria Eraman Jai Alai-eko kidearekin hitz egin dugu Hamaika Telebistan.
“Historikotzat” jo du albistea, orain arte banatuta egon direlako Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko txapelketak, nahiz eta jokalariak berdinak izan, eta hori “oztopoa” izan delako kirol horrek aurrera egin dezan. Etxeberriak uste du berri “ona” dela kirolarentzat, eta prozesua zaila baino, luzea izan dela dio.