Skip to main content

Xabi Tolosari elkartasuna adierazi diote Anoetan, Binakako finalaren atarian geratu ondoren

Kirola

Igande honetan Altuna III.a eta Tolosa 19-15 irabazten ari ziren Elordi eta Zabaletaren aurka. Partida erdian, zuntz haustura bat izan zuen Tolosak eskuineko hankan. Hala, Tolosak erabaki zuen jokatzen ez jarraitzea. Hortaz, Elordik eta Zabaletak jokatuko dute finala.

Partida amaitu ostean, hainbat herritar bildu ziren Anoetan, eta harrera paregabea egin zioten pilotariari, txalo eta oihu artean. Finalera helduta, hunkituta agertu ziren Elordi eta Zabaleta partida bukatu eta geroko adierazpenak egitean; Tolosak jokatutako partida ona nabarmendu zuten.