Skip to main content

Xabi Martinez de Antoñana: "Osasunarentzat oso garrantzitsua da puntu bat lortzea"

Kirola

Xabi Martinez de Antoñana kirol kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Asteburuko euskal taldeen Ligako partidak aztertu ditugu berarekin. Eibarrek Villarrealen aurka 3-1 galdu ostean, eta dagoeneko 10 partida daramatza segidan irabazi gabe; etorkizuna, beraz, geroz eta ilunagoa du. Martinez de Antoñanak dio taldeari "zortea falta" zaiola, eta taldeak golak egiteko aukerak badituela.


Osasunak berdindu egin zuen Valladoliden aurka, eta beste puntu bat lortuta, hamairugarren postuan kokatu da, Valladolid baino hiru puntu gehiagorekin. "Osasunarentzat oso garrantzitsua da puntu bat lortzea, pixkanaka-pixkanaka aurrera egiten ari delako, eta jaitsiera postuetatik aldentzen ari delako". Beraz, kazetariarentzat "positiboa" da taldeak emandako urratsa.