Skip to main content

Vital Fundazioak Tourraren etapa bat modu birtualean egiteko ekimena antolatu du

Kirola

Uztailaren 1ean izango da Andre Mari Zuriaren plazan eta Tourreko 2. etapa modu simulatuan egingo da spinning eta smart bizikletak erabiliz. Ibilbidea elkarreraginez, maldak simulatuko dira eta tropelaren rankinga eta posizioa pantaila erraldoi batean ikusteko aukera izango dute. Gasteiz eta Donostia lotzen dituen mendi ertaineko 209 kilometroko etaparen zati bat era birtualean egitea da xede nagusia.