Skip to main content

Salto kualitatibo batekin dator aurten Araba World Tennis Tour emakumezkoen txapelketa

Kirola

Laugarren edizio honetan Peña Vitoriana Tenis Clubak beste jauzi bat eman du eta ITF 100.000 bat antolatuko du eta Emakumezkoen munduko sailkapenean 60. zenbakitik aurrera dauden jokalariak bilduko ditu Gasteizen. Uztailaren 16tik 23ra bitartean izango da lehiaketa eta 80 jokalari lehiatuko dira banakako kategorian eta beste horrenbeste binakakoan.