Skip to main content

Patinajeko munduko probarik gogorrena itzuliko da Nafarroara

Kirola

P2P Zubiri – Iruña – Gares lasterketaren XXII. edizioa ospatukoda irailak 17 eta 18ko asteburuan. Aurten hamabost herrialde eta kontinente ezberdinetako patinatzaileak izango dira, 550 parte hartzailetik gora. Bertan munduko dozena bat txapeldunek eta nazioarteko dominadunek parte hartuko dute. Esate baterako Alemania, Austria, Belgika, Kolonbia , Estatu Batuak, Italia, Letonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suitza, Ukraina eta Venezuelako kirolariak daude izena emanda, eta emakumeen % 35ek parte hartuko dute. Edizio honetan, 2019ko eta 2021eko azken bietan bezala, bi etapa independenteko egiturari eutsi dio. Larunbat arratsaldean maratoi erdi bat jokatuko da Zubiri eta Iruñea artean 21,7 kilometrorekin eta igande goizean Iruña-Gares tradizioa 42 kilometro eta 195 metrorekin.