Skip to main content

Osasunaren azken partiduetan ikurrak kendu izana salatzeko deialdia luzatu dute bazkide batzuek

Kirola

Duela egun gutxi Osasunaren eta Mallorcaren arteko partidan Ikurriña eta Nafarroako ikurra kendu zituzten. Igandean berriro, Elcheren futbol zelaian zeuden zale gorritxoei euren gauzak kendu zizkieten. Osasuna klubaren bazkide batzuek agerraldia egin dute Sadarren gertatutakoa salatzeko. Polizia eta Sadarreko indar segurtasunen arbitrariotasuna salatu dute. Gorritxo hauek sinbolo hauek hurrengo partiduan erakusteko deia egin dute. Deialdi bikoitza luzatu dute Osasuna eta Sevillaren arteko koparen final-laurdenetan. Ikur uholde erraldoia eta 20. minutuan zalego guztiari txalo egiteko deia, hain zuzen ere.