Skip to main content

Osasuna eta Athleticen arteko norgehiagoka jokatuko da gaur Erreginaren Koparen final laurdenean

Kirola

Emakumezkoen futboleko euskal derbia ostegun arratsaldean, 18:30ean, izanen da. Osasuna eta Athletic Club aurrez aurre egonen dira Erreginaren Koparen final laurdenean, partida bakarrean. Afizioak sarrera guztiak agortu ditu egun hauetan. Emakumezkoen Osasunako entrenatzaileak, Kakun Maizek, azpimarratu du Osasunaren izaerarekin jokatuko dutela, baina 90 minutura dagoen kanporaketa bat dela eta dena jokatzen ari direla jakinda, partida nola bideratu behar den eta nola piztuko den aurreikustea garrantzitsua dela. Joko zuzena, oso bertikala eta kalitate handikoa duen Ahtletic bat espero duela adierazi du entrenatzaileak.