Skip to main content

Orio eta Urdaibai, 2022ko Kontxako Banderako irabazleak

Kirola

Emakumezkoetan Orio gailendu da eta gizonezkoetan Urdaibai.

Emakumezkoen mailan oso estua izan da Orioren eta Arraun Lagunaken arteko lehia. Oriok lortu duen hirugarren Kontxako Bandera da.

Gizonezkoetan, Bermeoko taldeak 8 segundo atera dizkio Donostiarrari eta 22 Hondarribiari. Bi jardunaldiak kontutan hartuta Urdaibai izan da onena 38 minutu eta 57 segundoko denborarekin. Urdaibaik bere seigarren Kontxa eskuratu du.