Skip to main content

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Euskadiko Federazioa kide ofizial gisa onartu edo ez bozkatuko du

Kirola

Xavier Cazauvon presidenteak proposatu du gehienez 90 eguneko epean ezohiko batzar bat egitea; hala, Mexiko Hirian Nazioarteko Federazioaren estatutuak aldatu edo ez erabakiko dute. Uztail erdia baino lehen egingo litzateke batzarra eta bozketa.

2002an egin zuen azken ahalegina Euskadiko Federazioak Nazioarteko Federazioko kide izateko. Onartuko balute, Euskadiko Federazioarekin ariko liratekeen pilotariak nazioarteko txapelketa guztiak jokatuko lituzkete.