Skip to main content

Mendiaren eta korrikalarien festa handia bueltan da Zegaman

Kirola

Bi urteren ostean bueltan da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa. Igandean jokatuko da mundu mailan ezaguna eta erreferente den Zegamako mendi maratoia. 500 korrikalarik hartuko dute parte eta beste hainbat boluntario ere lanean izango dira mendiaren eta korrikalarien festa handia gauzatu dadin. Aurten, gainera, mundu guztian ikusi ahalko da lasterketa.