Maradona Bella Vista hilerrian lurperatu dute

Etxe arrosean egon ostean, Diego Armando Maradona Bella Vistako hilerrira eraman dute bertan hilobiratzeko. Argentinak doluan jarraitzen du oraindik eta zaleek sekulako ilarak egin dituzte jokalari ohiari azken agurra emateko.