Skip to main content

Lau ta Erdiko Emakume Master Cupeko txapelketaren aurkezpena egin dute Bilbon

Kirola

Ostegun honetan, urriak 27, Lau eta Erdiko banakako Master LABORAL KUTXA txapelketa aurkezteko ekitaldia egin dute Bilbon. Bilboko Itsasmuseum Museoan izan da, goizeko 11.00etan.

Aurtengo edizioa asteburu honetan hasiko da Atxondon, 65 emakume izango dira parte hartuko dutenak eta horietatik 28 pilota misto batekin lehiatuko dira, ikuskizun handiagoa bermatzeko, eta gainerako 37ak pilota goxoarekin.

Aurtengo edizioa bi nobedade nagusirekin dator. Lehenengoa da Laia Salsamendik atzean utzi duela denbora luzez kantxetatik kanpo eduki duen lesio larria, eta LABORAL KUTXA Master honetan parte hartuko duela. Bestalde, Daniela Vargas mexikarra ere lehen aldiz lehiatuko da pilota mistoarekin, eta herrialde horretako eta Amerika osoko lehen emakumea izango da material horrekin jokatzen.

Amaia Aldai, Olatz Arrrizabalaga, Enara Gaminde, Miriam Arrillaga eta Leire Garairen aurka lehiatuko da, besteak beste. Finala abenduaren 10ean izango da, Amorebieta-Etxanon.