Kopako finalera begira herritarrak zatituta daude: Reala ala Athletic?

Apirilak 3 Realak eta Athleticek Sevillako Cartuja futbol zelaian jokatuko dute Espainiako Kopako finala. Finala iaz jokatzekoa zen, baina publikorik gabe, eta taldeek atzeratu egin zuten, horrelako final batean publikoa izatea ezinbestekoa baitzen. Hala ere, COVID-19ak eragin duen pandemia dela eta apirilaren 3ko finalak ez du zalerik izango. Euskal derbia ezohikoa izan arren, zaleak irrikaz daude baina ospakizuna faltan sumatuko dutela argi dute.