Skip to main content

Kieveko Dynamoko hintxa faxistek euskaldunen aurkako irainak daramaten misilen argazkia zabaldu dute

Kirola

Kieveko Dynamoko ultra faxistek Donbasseko herritar zibilen aurka zuzendutako misilak margotu dituzte, euskal herriaren eta Bilboko Athletic zaleen aurkako mezu naziekin. Mezuek "Dynamo Kiyv WBC sinadura daramate, White Boys. Asteburuan Athleticeko zaletu batzuek salatu zuten Donetskeko errepublikako bandera kendu ziela Ertzaintzak. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok adierazi du "une honetan Errusiaren aldeko bandera bat erakustea erabat probokatzailea" dela.
Donbass eskualdeko bandera erakusteak kiroleko indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako 2007ko legea betetzen ez zuelako kendu zieten. 6B artikuluaren arabera, debekatuta dago "indarkeriara bultzatzen duten pankartak, banderak, sinboloak edo bestelako ikurrak sartzea, erakustea edo egitea".

Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak Ertzaintzaren jokabidea salatu du. Ukrainako bandera erakutsi daitezke baina Donetskekoa ez.