Skip to main content

Iruñako udalak zapia jarri die Mai Garde eta Oier Sanjurjori beraien ibilbidea errekonozitzeko

Kirola

Iruñako udalak, batasunaren pribilegioaren 599. Urteurrena ospatzen duen honetan, zazpigarren aldiz egingo du, Iruñeko zapiaren entrega. Zapi honek, beren egunerokoan edota ibilbide osoan zehar hiriburuari proiekzioa eta ospea eman dioten pertsona edo erakundeei esker ona erakusten die, eta aurtengoan, udalean ordezkatuta dauden talde politiko guztiek, aho betez erabaki dute, Mai Garde eta Oier Sanjurjori eskeintzea.

Zapiaren jartzearen ekitaldia, udalaren harrera aretoan izan da eta bertan Maya alkateak hitza hartu du, Mai Garde eta Oier Sanjurjoren ibilbideak berrikusteko,

Alkateak zapiak jarri dizkio Mai garderi eta Oier Sanjurjoren gurasoei, azken honek ezin izan duelako bertan egon, bere talde berriarekin partidua bai zeukan. Horren ostean bai Mai Gardek bai Sanjurjoren gurasoek hitza hartu dute udalaren errekonozimendua eskertzeko. Biek udalari eskertu diote jasotako omenaldia, eta garrantzia eman diote, horrelako sariek gazteenengan duten eragin positiboari.