Skip to main content

Ibai Zabala, pilotaria: 'Gure selekzioarekin jokatu ahal izatea aldarrikatzen dugu'

Kirola

Urriaren 22tik 29ra jokatuko dute Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Bost kontinentetako 36 selekzio lehiatuko dira hemeretzi modalitatetan eta 91 euskal herritar ariko dira Espainia, Frantzia, AEB, Txile eta Kanadarekin. Nahiz eta erakundeen esku egon, pilotariek gurea ez den selekzioari uko eginez euskal selekzioaren aldarria bultzatzera dei egin du Ibai Zabala pilotariak.