Skip to main content

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute Munduko Pilota Txapelketan

Kirola

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute Munduko Pilota Txapelketan. 'Mundiala bai, Euskal Herria ere bai eta Inposaketarik ez, ofizialtasuna' lelopean egin du protesta Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak.

Hasi da Munduko Euskal Pilota Txapelketa, Miarritzen. Bost kontinentetako 36 selekzio lehiatuko dira, baina euskal selekzioa ez da ariko ofiziala ez delako.Beraz, euskal pilotariek Espainiako, Frantziako edo atzerriko beste selekzioren batekin jokatzea dute nazioarteko txapelketa ofizialetan aritzeko modu bakarra. 91 euskal pilotari ariko dira Miarritzen, Espainiarekin, Frantziarekin, AEBekin, Txilerekin eta Kanadarekin.

Urriaren 12an mundu mailako lehiaren atarian, agerraldia egin zuten pilotariek Durangon. Selekzioa ofizialtzeko urratsak eta erabakiak eskatu zizkieten Munduko Pilota Batzarrari, euskal pilota federazioei eta erakunde publikoei.