Skip to main content

Euskal Herriak hartuko ditu Frantziako Tourraren lehen hiru etapak

Kirola

Tourrak 2023ko edizioan eskalatzaileentzako ibilbide ezin hobea aurkeztu du Pariseko Biltzar Jauregian. Bilbotik irtengo da uztailaren 1ean, larunbatean, eta lehen hiru etapak osorik izango ditu Euskal Herrian.

Erlojupeko saio bakarra izango du ibilbideak, eta Frantziako mendaterik gogorrenak igo beharko dituzte.

Aurkezpen ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Eneko Goia Donostiako alkatea, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Urkulluk hitza hartu du, eta adierazi du aspaldiko ametsa “egia” bilakatu dela.

Taldeen aurkezpena ekainaren 29an egingo da, Bilbon, eta lehenengo etapa San Mamesetik abiatuko da, uztailaren 1ean. Bigarren etapa Gasteiztik abiatuko da, eta Donostian izango du amaiera.

Emakumezkoen bigarren Tourra uztailaren 23an hasiko da, gizonezkoena amaitzen den egun berean, aurten bezala, baina ez Parisen, baizik eta Clermont Ferranden, lehen etaparen irteera eta helmuga hartuko duena.