Eskuz Binakako Emakumeen Master Laboral Kutxa txapelketa aurkeztu dute

Guztira, pilota mistoarekin jokatuko den torneoan, goi mailako hamasei pilotari arituko dira, zortzi bikotetan banatuta arituko dira. Txapelketa martxoaren 6an hasiko da Altsasun eta finala apirilaren 4an lehiatuko da Irungo Urantzu frontoian. Iazko txapeldunak, Leire Garai eta Maite Ruiz de Larramendi ez dira batera arituko eta horrek faboritoen zerrenda handitzen du. Hala ere, begirada guztiak Iera Agirrek eta Maite Ruiz de Larramendik berak osatzen duten bikoan jarrita daude.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image