Errealak ez du Superkopako finalerako txartela lortu

Errealak penaltietan galdu zuen atzo Superkopako finalerako txartela. 120 minutu bikain egin ostean txuriurdinek ezin izan zuten gaua borobildu eta Bartzelonak gainditu egin zituen 11 metrotatik. 

Imanol Alguacilen estiloari so, lehen minututik joko alaia eta presio altua egin zuten donostiarrek. Joan etorriko partidan, Bartzelonak egin zuen lehen gola; pase azkarrez jositako jokaldian, Franki De Jongek baloia sareratu zuen. Errealak ez zuen amore eman eta bigarrren zatia hasi eta berehala, Oiarzabalek banakoa egin zuen penaltiz.  Partida luze joan zen, eta banakoa mantendu zen markagailuan. Luzapenean abaguneak izan zituen Errealak, baina Ter Stegen Bartzelonako atezainak maisutasunez gelditu zituen. Penaltietan ere ezin izan zioten Ter Stegen erraldoiari aurre egin; Errealak lehen hiru penaltiak huts egin zituen eta ezinezkoa izan zitzaion finalerako txartela lortzea.