Skip to main content

Erika Mugartegi eta Arai Lejardi gailendu dira Women Winter Series txapelketan

Kirola

Finala Maite Ortiz de Mendibil eta Maialen Aldazabalen aurka jokatu dute Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Mugartegi eta Lejardi bilakatu dira lehen txapeldunak, 14 eta 15 urterekin. Gizonezkoen Buruz Burukoan, bestalde, Aritz Erkiaga nagusitu da Barandikaren aurka.