Emakume pilotari profesionalen lehen kluba sortu dute

Ados Pilota izena duen emakumezkoen lehenbiziko klub profesionala sortu dute, eta Leitzan izan da aurkezpena. Honen sorrerak helburu argiak ditu: Besteak beste, txapelketa gehiago jokatzea, lan baldintzak hobetzea, eta, guztiaren gainetik, euren buruaren jabe izatea, horrela inoren menpe ez egoteko.