Skip to main content

Ehunka zale bildu dira Iruñeko Udalaren kanpoaldean, Osasunako jokalariei esker ona adierazteko

Kirola

Errege Kopan txapeldunorde geratu ostean, Andaluziako hiriburutik itzuli dira jokalariak eta harrera egin diete astelehen honetan. Lehenik, Iruñeko Udalak egin die harrera Osasunako jokalariei eta klubeko zuzendaritzari. Enrique Maia alkateak egin die ongietorria, eraikin barruan. “Emozioz betetako asteburua izan da eta esker ona adierazi nahi dizuegu, udal batzaren izenean”.

Udaletxeko ekitaldiaren ostean, taldeko kapitainak eta zuzendaritza Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretora joan dira, Nafarroako Foru Gobernuaren harreran parte hartzeko.