Skip to main content

Desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetu nahi du Ekhitarrak Klubak

Kirola

Proiektua 2012an sortu zen Autismoaren Espektroko Nahasmena eta beste dibertsitate funtzionalak dituzten pertsonentzako kirol-talde gisa. Saskibaloia tarteko, kirola egin ahal izatea eta kirolarekin lotutako balioak lantzea dute helburu. Horrez gain, haien bizi-proiektuak hobetzea eta gizartean benetan barneratzea lortu nahi dute.