Skip to main content

Bilbo Petronor Eko Rallye automobil-probaren hirugarren edizioa ospatu da

Kirola

52 pilotu eta kopilotu izan dira, gidatzean ahalik eta eraginkortasun handiena lortzen saiatu direnak. Batez besteko abiadura neurri jakin batzuei eta kontsumo txikiei eusteko gaitasuna puntuatu da.

Lehiaketan ibilgailu elektrikoek eta hibridoek soilik hartu dute parte. 52 automobiletatik, 44 izan dira elektrikoak, eta gainerakoak hibridoak.

Jose Manuel Perez Aicart eta Javier Herrera izan dira garaile ibilgailu elektrikoen kategorian; Santiago Sanchez eta Javier Ortega, modelo hibrido entxufagarrien kategorian; eta Toni eta Aday Lujan, hibridoen kategorian.