Bernalek lidergoa sendotu du Italiako Giroan

Mauro Schmidek irabazi du Italiako Giroko 11. etapa, Egan Bernalek lidergoa sendotu du eta abantaila handitu du aurkari zuzenekiko. Aleksandr Vlasovi 23 segundo sartu dizkio, eta sailkapen nagusian 45 segundo ateratzen dizkio. Bestalde, Remco Evenepoe etapako galtzaile nagusia izan da, bi minutu eta zortzi segundo atera dizkio Bernalek.