Baskoniak garaipena lortu du Fenerbahçeren aurka (86-68)

Gasteiztarrek aise irabazi diote Fenerbahçeri Euroligako 9.jardunaldian. Ivanovicen mutilek hiru partida jarraian zeramatzaten irabazi gabe. Beraz, garaipen honekin agur esan diote bolada txarrari.