Skip to main content

Azkeneko partida jokatu du Aimar Olaizolak Eibarko Astelehenan

Kirola

Eibarko Astelehenak azkenekoz ikusi du asteburu honetan Aimar Olaizolaren partidu bat. 'Katedralean' aritu da goizuetarra igande honetan eta omenaldia egin dio Aspe enpresak atarikoan. Gero ezin izan du garaipenik eskuratu Eibarren jokatutako 81. partiduan, 22-11 galdu du Albisurekin batera Rezusta eta Irribarriaren aurrean. 4 t'erdiko partiduan, bestetik, Altuna III.ak kostata irabazi dio Elordiri, 22-17.