
Athleticek Kopa eskuratzeko beste aukera bat izango du zapatuan
Athleticek azken urte hauetan jokatutako finalen harira, Joseba Etxeberria jokalari ohiak adierazpenak egin ditu. Bide batez, Realaren aurkako partidan, 2009ko Kopako finalean izan zuten berotasuna falta izan zela azpimarratu du, eta zaletuentzat bereziki gogorra izan zela txuri-urdinen aurka galtzea.