Athletic eta Reala, Superkoparen bila

Kiroletan, Reala eta Athletic Andaluzian daude Superkopako finalerdiak jokatzeko: txuri-urdinek gaur bertan jokatu dute Bartzelonaren aurka Kordoban, 21:30etik aurrera, eta zuri-gorriek, bihar, ordu berean, Real Madrilen kontra Malagan. Biek ala biek, denboraldiko lehen titulua eskuratu nahi dute.