Skip to main content

Ane Urkiri, kirol kazetaria: “Merezitako puntua lortu dute Athleticek eta Realak”

Kirola

Asteburuko kirol albisteei begira jarri gara Ane Urkiri kirol kazetariarekin. Athleticek eta Realak “merezitako puntua” lortu zuten igandeko partidan, talde bakoitzak zatietako bat menperatu zuelako: “Realak lehen zatia menperatu zuen, eta segituan egin zuen gola Nerea Eizagirrek”. Dena den, Realak ez zuen “arrisku handirik” eragin, eta Athletic “bizirik” iritsi zen bigarren zatira. Hori horrela, bigarren jokaldian, Naia Dendaluzek banakakoa lortu zuen, eta bigarren gol horrek “bizitu” egin zuen taldea.
Lointek Gernikak, berriz, galdu egin zuen finalerdietako partida Perfumerias Avenida taldearen aurka. Final laurdenetan “ezustekoa” eman zuen Gironari irabazita, baina ez zuen Perfumerias Avenida taldeari irabazterik lortu: “Momentu kableetan huts egin zuen, eta horrek eman zion garaipena Avenidasi”.
Malen Osak garaipen handia lortu du Kilimon Trail mendi lasterketan, eta Maite Maioraren errekorra hautsi du 14 segundotan: “Zeresan handia emango duen lasterkaria da Osa; 20 urte besterik ez ditu, eta lasterketa ugari irabazi ditu dagoeneko”.