Skip to main content

Ane Urkiri: “Euskaldunek zazpi domina lortu dituzte pista estaliko Espainiako txapelketan”

Kirola

Kirol emaitzak aztertu ditugu Ane Urkiri kazetariarekin. Pista estaliko Espainiako txapelketa izan du hizpide. Azaldu du duela bi aste 23 urtez azpiko atletismoko pista estaliko Espainiako Txapelketa egin zela, eta asteburu honetan, berriz, maila absolutuan aritu direla kirolariak. Urkirik azpimarratu du euskaldunek zazpi domina lortu zituztela, eta horietatik bost emakumezkoenak direla. Urkirik Teresa Errandonea kirolaria ere nabarmendu du. Lesio baten ondorioz, 10 hilabete lehiatu gabe egon da, eta zilarrezko domina lortu du.
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek elkarren aurka jokatutako partida ere izan du hizpide, eta nabarmendu du azken horrek lortu zuela garaipena.