Skip to main content

Altunak eta Elordik maila nagusiko buruz buruko finala jokatuko dute ekainaren 4an, Bilbon

Kirola

Aitor Elordik 22-15 irabazi dio Dario Gomezi igande honetan Gasteizen jokatu den 2023ko Buruz Buruko Txapelketako bigarren finalerdian. Altunak finalerako txartela lortu zuen Labriten jokatutako partidan. Altuna III.ak laugarren finala du Lehen Mailako buruz burukoan; aurreko hiruretatik bi irabazi ditu, eta bat galdu. Elordik seigarren finala jokatuko du. Lehen Mailan, bigarren finala jokatuko du bi hilabete eskasean; apirilean, binakako txapeldun izan zen Jose Javier Zabaletarekin.